Idiazabalgo Udalaren helburua da, "hemendik aurrera izapidetze elektronikoa ohiko modua izatea lortzea eta paperik gabeko administrazioa, gardenagoa eta arinagoa izatea".
Maite Peñak eta Adur Ezenarrok bilera egin dute zentroaren birmoldatzeko planak partekatzeko. Lanak ekainean bertan hastea aurreikusten da.
Lazkaoko Udalak eta merkatariek 'Nik Lazkaon, zuk zergatik ez?' kanpaina jarri dute martxan, herriko merkataritza sustatzeko. 2.000 erosketa bonu jarriko dituzte salgai eta 59 saltokik hartuko dute parte.
Konfinamenduko etenaldiaren ondoren, 'Circo Italiano'-k martxan ditu bere karpa eta ikuskizuna. Hilaren 14ra arte izango dira Beasaingo Bernedoenean. Segurtasun eta babes neurri askorekin egin dute estreinaldia.
«Borrokan» ari dira Ezkioko Berroeta gaztandegikoak. Aurretik izan zuten kolpea gutxi ez -listeria kasuarena-, eta bigarren zaplaztekoa jaso dute koronabirusaren geldialdiarekin. Egoera beltz ikusten du Beñat Urkiolak, baina lanean jarraituko duela dio.
Hezkuntza Sailak hiru eskenatoki aurreikusi ditu ikasturte berriari begira: ikasgeletara normaltasunez itzultzea; ikasleak txandaka joatea ikastetxera; eta ikasleak erabat etxetik ariko liratekeena.
CAFek Jerusalemen egin nahi duen trenaren proiektua geldiarazteko eskatu du BDS mugimenduak. Bihar zortzi CAFeko akziondunek egingo duten batzarrari begira, mezuak bidali nahiz sare sozialetan argazkiak elkarbanatzeko deia egin dute.
Afagi elkarteko gizarte langilea da Naroa Diaz eta kontatu du, nola lan egin duten konfinamenduan. Ordiziako Zuhaizti zentroan senitarteko eta gaixoentzat zerbitzua ematen dute baina etenda egon da.
Maialen Fidalgo (Urretxu, 1987) Iparragirre 2020 egitasmoko arduradun nagusia da. Urte amaiera bitartean egin behar ziren ekitaldiak datorren urtean egitea erabaki dute.
Gaztetxoentzako futbol kanpusa ekainaren 22tik uztailaren 30era izango da