Ekainaren 15ean irekiko dituzte Beasaingo kiroldegia eta kanpoko igerilekuak
Edukiera mugatua izango denez hitzordua aldez aurretik hartu beharko da.
Alarma egoerak baldintzatuta zabalduko dira ekainaren 15ean Antzizar kiroldegiko gimnasioa, estaligabeko igerilekuak, estalitako igerilekuak eta pilotalekua. Edukiera mugatua izango denez hitzordua aldez aurretik hartu beharko da. Horretarako bi bide daude: kiroldegiko harreran bertan hartzea edo 943 887900 telefonora deitzea. Udako abonuak ere bertan aktibatu ahal izango dira.