Furgobaratza bihar Beasainen izango da
Herritar guztiei zuzendutako ekintza da. Bertaratzen direnei tomate landareak oparituko dizkiete.
Bihar, ekainaren 10ean, 18:00etatik 19:30era, Beasaingo Baratze parkean (Estanda lantokiaren atzean) Furgobaratzaren bisita izango dute. “Furgobaratza herritar guztiei zabaldua dagoen ekimena da eta bere bitartez lursailetarako aholku teknikoak eskuratzeko eta landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera izaten da”.
Biharko kasuan, “modu ekologikoan gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholku praktikoak emango dira”. Bestalde, tomate landare barietate desberdinak oparitu dizkiete bertaratzen direnei, “hauen landaketa eta zaintzarako aholkuak ematearekin batera”.