Alarma egoera etzi amai dezake EAEn jaurlaritzak
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alarma egoera ostiralean indargabetzeko asmoa dauka Eusko Jaurlaritzak. Koronabirusaren konfinamendua arintzeko 3. fasean erkidegoek hartu dute egoeraren kudeaketaren agintaritza, eta jaurlaritzak etzi ken dezake.
Bihar goizeko Gobernu Kontseiluan erabakiko du. Hala eta guztiz, Gipuzkoako Nafarroara edo Ipar Euskal Herrira ezingo da iragan; astelehenera arte itxaron beharko da Nafarroara joateko (ekainaren 21ean da bukatzekoa berez alarma egoera), eta Lapurdira joateko, berriz, muga zabaldu arte.
Alarma egoera ezeztatu arren, segurtasun neurri batzuek indarrean jarraituko dute: maskara erabili beharko da, eta metro eta erdiko tartea utzi besteekiko.