Elikadura burujabetzari buruzko bilera ostiralean
Udaletxeko batzar aretoan elikadura burujabetzari buruzko bilera irekia antolatu dute etzi, 17:00etatik 19:00etara
Elikadura burujabetzaren inguruko bilera irekia antolatu dute ostiralean, 17:00etatik 19:00etara, udaletxeko batzar aretoan. Musukoa eramatea eta segurtasun distantziak mantentzea ezinbestekoa izango da.
Elikadura subiranotasuna herri bakoitzak bere elikadura hornikuntza politikak definitzeko duen gaitasuna da, garapen jasangarriaren eta elikagaien segurtasunaren helburuen arabera. Horretarako zazpi bide jorratzen dituzte: kalitatezko janaria edonoren esku egotea, nekazaritza erreforma, natur baliabideen babesa, janari merkataritzaren berrantolaketa, gosearen amaiera, bakea eta kontrol demokratikoa.