Hautesle zerrendetan goierritar ugari, baina aurreko postuetatik urruti
Onartu dituzte uztailaren 12ko hauteskundeetarako hautesle zerrendak. Gipuzkoakoetan, 15 goierritar daude 6 alderdiren zerrendatan banatuta, baina horietako gehienak, aurreko postuetatik urrun.
Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeetarako makineria martxan da dagoeneko. Egunotan onartu dituzte herrialde bakoitzeko hautesle zerrendak, eta Gipuzkoakoetan, goierritar ugari ageri dira; 15 denera, 6 alderditan banatuta. Hamalau hautagai horien artean behintzat, erabateko berdintasuna dagoela esan liteke, zazpi emakumezko eta zazpi gizonezko baitira.
Uztailaren 12an izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta Gipuzkoan hamalau alderdi aurkeztu dira bozetara, azken bozetan baino lau gehiago: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE, PP+Cs, PACMA, Libres por Euskadi (LXE), Aulki Zuriak (AZ), Bidezko Mundurantz (PUM+J), Equo Berdeak Euskadi, VOX, Union Cristiano Democrata Española (UCDE), Recortes Cero-Solidaria-Los Verdes eta Alderdi Libertarioa.
Zerrenda horietatik seitan daude Goierriko ordezkariak; bakar batek ere ez du, ordea, eskualdeko zerrendabururik aurkeztu. Oraingoz ordezkaritzarik lortu ez badu ere, Equo alderdia da bere zerrendetan eskualdeko ordezkari gehien dituena, lau goierritarrekin. PSE-EEk hiru ditu, eta EAJk, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta PPk bina. Hauek dira:
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
- 11.- Aitor Aldasoro Iturbe (Beasain)
- 25.- Markel Olano Arrese (Beasain)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
- 8.- Eraitz Saez de Egilaz Ramos (Beasain)
- 10.-Garikoitz Mujika Iriondo (Idiazabal)
PSE-EE
- 12.- Nerea Errasti Valle (Zumarraga)
- 17.- Oscar Valbuena Pascual (Legazpi)
- 23.- Iñaki Dubreuil Txurruka (Ordizia)
Podemos-Ahal Dugu/Ezker Anitza-IU
- 20.- Ines Benitez Lozano (Zumarraga)
- 24.- Mila Sukia Galparsoro (Ordizia)
Partido Popular (PP)
- 11.- Begoña Pereira Anduaga (Zumarraga)
- Ordezkoa: Julio Herreros Serna (Beasain)
Equo
- 2.- Alberto Bezunartea Fernandez (Legazpi)
- 7.- Oroitz Agirre Imaz (Urretxu)
- 10.- Monica Monteagudo Casas (Legazpi)
- 22.- Elvia Maldonado Flete (Legazpi)