Zumarragako Osasun Zentroko EAG-a itxita irailera arte
Martxoaren 28tik itxita dago Zumarragako osasun zentroko arreta gunea, eta hala jarraituko du irailera arte. Txanda telefonoz hartu behar da.
Zumarragako Osasun Zentroa berrantolatu dute koronabirus gaitzaren ondorioz eta Etengabeko Arretarako Gunea itxita dago martxoaren 28tik eta irailera arte horrela jarraituko duela aurreikusten dute. «Pandemia egoerak hobera» egin badu ere, osasun zentrora telefonoz deitu behar dute eta bertan esango diete nola jokatu. «Irekiera Covid-19ren bilakaerak baldintzatuko du».