Beasaingo Udalak udaleku itxiak antolatu ditu Otxandion
Euskararen jakintza eta erabilera aisialdiarekin lotutako udalekuak izango dira. Ekainaren 30a izango da izena emateko azken eguna
Beasaingo Udalak haurrentzako udaleku itxiak antolatu ditu Otxandion (Bizkaia). 2007 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrek hartu ahalko dute parte. Uztailaren 20tik 29ra elkartuko dira, baina izena ekainaren 30a baino lehen eman behar da.
Beasaingo Udalaren webgunean jarriko duten galdetegi bat bete beharko da izena emateko. Erantzun mezua bidaliko zaie galdetegia osatzen dutenei ordainketa nola egin behar den zehaztuz. Ordainketa egin behar da izen ematea behin betikoa izateko. Lehentasuna beasaindarrek izango dute eta edukiera mugatua izango da.
Haurrak euskara, natura eta kirola ardatz duten aisialdian murgilduko ditu egonaldiak. Otxandio euskararen arnas guneetako bat da eta Gorbeiako eta Urkiolako Parke Naturalez Inguratuta dago.