Lehenengo fasean gimnasioa eta padeleko kantxak irekiko dituzte. Hurrengo asteartean izango da, ekainaren 23an. Bigarren fasean, berriz, uztailaren 1ean, solariuma eta igerilekua irekiko dituzte.
Euskararen jakintza eta erabilera aisialdiarekin lotutako udalekuak izango dira. Ekainaren 30a izango da izena emateko azken eguna
Goizeko bostak aldera gertatu da ezbeharra N-1 errepidean, Irungo norabidean. Gidaria zauri arinekin eraman dute Zumarragako ospitalera. Trafikoa Urtsuarandik bideratzen ari dira.
Patxi Zubizarreta idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak Aiert eta Mara anai-arrreben eta Goliat txakurraren istorioak aurkeztu dituzte Iruñean eta Mendukillo koban. Aralarpeko herrietan ere egingo dituzte aurkezpenak.
Bihar hasi eta hilaren 25era arte ospatu behar ziren San Joan jaiak bertan behera geratu dira Seguran. Iosune Arrondo teknikariak azaldu duenez, ekitaldi sinbolikoak antolatu dituzte ohiko egitarauaren ordez eta kalean ez da ezer egingo.
Leka, berenjena, india-mahatsa, japoniar mizpira, aran gorria eta aran basa aukeran izan dira Ordiziako Azokan. Gainean dugun udan iragarle dira udaberri azkeneko produktu horiek.
Thailandian 3.135 kasu atzeman ditu gobernuak. Iker Alustiza beasaindarrak azaldu du etxeratze agindua izan dutela gauez eta alkohola erostea debekatu dutela hilabete hauetan.
Auto berrien kontzesionarioak ari dira pixkanaka pultsua hartzen, bi hilabete itxita egon ondoren. Oro har, espero baino mugimendu gehiago sumatu dute itzuleran.
Lehendakariak ohartarazi du «ezer ez dela itxialdia ezarri baino lehen bezala» izango. Pandemiaren bilakaera «oso ona» da, baina birusak gure artean jarraituko duela eta berarekin bizitzen ikasi behar dela diote.
Koalizioak herriko zerbitzu guztiak herritar guztientzat eskuragarri egon behar dutela nabarmendu du. Informazioa ezkutatu dietela salatu dute
Zumarragako Udalak obra abenduan hastea eta 2021eko udaberrian bukatzea espero du. Krisia dela eta, herriaren goialdeko urbanizazioaren 9. fasea atzeratu egin dute