Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Irakurlea Aralarko mendietara hurbildu nahi du 'Garalar Maralar' ipuin ilustratuak

Goierri
IngurumenaKultura

Patxi Zubizarreta idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak Aiert eta Mara anai-arrreben eta Goliat txakurraren istorioak aurkeztu dituzte Iruñean eta Mendukillo koban. Aralarpeko herrietan ere egingo dituzte aurkezpenak.

Jokin Mitxelena eta Patxi Zubizarreta, atzo, Mendukilloko koban bilduma aurkezten // Landarlan
2020/06/18
Goierriko Hitza

Landarlan Ingurumen Elkarteak sustatu eta Ibaizabal argitaletxearen eskutik plazaratu den Garalar Maralar bilduma aurkeztu dute aste honetan, Iruñako Katakrak liburudendan. Patxi Zubizarreta ordiziarrak idatzia eta Jokin Mitxelena donostiarrak ilustratua, bildumak irakurlea Aralarko mendietara hurbiltzea du helburu, bertako bide, gailur eta kobazuloetan barneratzea, Joanes artzaina, Goliat txakurra eta Aiert eta Maren anaia-arrebak protagonista dituzten abentura eta pasarteen eskutik. Datorren ikasturte hasieran, Aralarpeko herrietan ere egingo dituzte aurkezpenak, eskola txikietan.

Zubizarretak «sari» baten moduan jaso du bilduma osatzen duten lau liburuen aurkezpena: “Sentitu nuen, Alotzara edo Igaratzara igo, eta hango iturritik ur fresko tragoxka bat hartu banu bezala”. Aurkezpena hilabete batzuk lehenago egitea zen asmoa baina bertan behera geratu zen. Bitarte honetan eta bizitakoaren ondoren, “bereziki aldarrikapen bat egiteko unea» dela nabarmendu zuen, “neska-mutikoek eta denok, natura defizit handia dugulako, pantailari itsatsiak egon gara azken hilabeteotan”. Beraz, “mendira gerturatzeko gonbitarekin dator”.

Lau liburuxka

Mitxelena eta Zubizarreta, Katakrak liburudendako aurkezpenean.

Idazleak berak kontatu duenez, liburuetan lotura ematen dion hari bat dago: “Nafarroako erregeak pintore handi bati, eskatu zion, Aralar osoa koadro bakar batean sartzea. Pintoreak lau urte eskatu zizkion. Erregea etorri zenean, mihisea zuri zegoen, eta lau urte gehiago eskatu zizkion, eta oraindik, zuri”. Bilduma osatzean, “guk ere hori sentitu dugu, nola sortu hain gauza handia, lau ipuinetan, eta hala ere, esango nuke, neurri batean lortu dugula”.

Goliat eta izarrak izan zen lehena, “Txindoki agertzen da, arrezife moduan, lehen egondako itsaso baten aztarna dena”. Bigarrena , Joanes eta kanpaiak, “Amezketa eta meategian munduan”. Aiert eta herensugea iritsi zen ondoren, “Nafarroan kokatua”. Eta hori da, bildumaren aurkezpena Nafarroan egitearen arrazoia. “Lekunberri aldea, Mendukiloko kobazuloa, San Migel…” agertzen dira. Zubizarretak, San Migelen dagoen herensugearen figura hartzen du erreferentzia bezala. “Hori nahi izan genuen sartu, irakurleari gerturatzeko mitologia, etnografia, geologia…., baina guztia modu literario eta dibertigarri batean kontatu nahi izan dugu, haurra jabetu dadin, eta hori zen antolatzaileen asmoa”. Laukoa borobiltzen duenak, Maren eta azeria, “ardiak eta artzainaren bizimodua” ditu ardatz. “Badago zerbait eskoletara joaten garenean, haurrek, geroz eta gehiago izan nahi dute Youtuberrak”. Eta, “zergatik ez artzain?, horregatik, ipuinetan, neska mutiko bixkiak dira protagonista, bermeotarrak, eta Joanes, bihurtu dugu intelektual batean, irakurri bainuen behin, bazela Aralarren artzain bat, bordan liburutegi bat zuena”. Istorio honek aurrerantzean jarraipena izango duen edo ez, “irakurleek esango dute”.

Aspaldi Gasteizen bizi bada ere, Ordizian jaioa da Zubizarreta, eta gertu izan du beti Aralar. Esan duenez, lan hau egitea, “opari” gisa sentitzen du. “Ez naiz goi mendizalea, nahiago ditut Aralar bezalako mendiak”. Txindoki ere “oso presente egon da” idazlearen bizitzan. “Halako dotorezia bat erakutsi izan du, eta hori, dokumentalean oso ongi ikusten da”.

Aralar fisikoki gertu bakarrik ez, gogoratu du, “aitona, Aralar inguruan artzain ibili” zela. Eta gehiago ere bada, “Jokin Mitxelenaren aita, 11 urterekin, Zalbidiako artzain batek morroi hartu” zuela. Aurkezpenean izan ziren neska-mutikoak,”kontatutakoarekin harrituta” gelditu ziren. Gaur egun, “pentsaezina baita, ziurrenik artzain hori gartzelan egongo” zen.

Sintonia

Bide honetan, Jokin Mitxelena izan du lagun. Elkarlanaren emaitzarekin  “gustura”, bien artean dagoen “sintonia” nabarmendu du: “Transmitzen du haur literaturaren alderdirik onenetakoa, eta da, ludikotasuna, bizi poza”. Pertsonaiak “dibertigarriak” dira, eta “natura oso gertukoa egiten du, usaindu egiten da berdetasuna, haizea, ura, lurra…”. Mitxelenak egindako lanak, “arnasa ematen du”. Bien artean lortu dute “mamiak, eztiarekin edo azukrearekin, ahoan uzten dizun gustu gozo hori, gauza freskoa eta goxo puntu batekin”.

Azeleragailua zapaltzeari uztea ondo letorkeen une honetan, honela gogoratu du: “Herensugea gure barruan dago, eta literaturak, haren aurka borrokatu ahal izateko zalduna ematen digu, eta hori da, guk jaso nahi izan duguna, gure tresnekin, izan letra, izan marrazkia, izan kolorea, transmititu, kobazuloetan garai batean ere egiten zen”.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut