Itsasondon sumatu den lurrikarak 3 graduko indarra zuen
ITSASONDO // Murumendi aldean herenegun izan zen lurrikarak 3 graduko indarra markatu zuen Richter eskalan, Espainiako Institutu Geografikoaren arabera. Itsasondotik iparmendebalera izan zen mugimendua, 15:34an. Epizentroa 21 kilometroko sakoneran izan zuen. 15:57an, 2,6 graduko errepika bat izan zen, Beizaman. Lur mugitzerik ez zen nabaritu ere egin biztanleen artean.