Kaleko saltzailea da Mohamed Gueye senegaldarra. Ordizian bizi da, eta Lazkaon eta Beasainen ere ibiltzen da saltzaile lanetan: "Latza da egoera hau; hiru hilabete daramatzat lanik egin gabe, etxean. Ezin izan dut ezer saldu, eta ez dut besterik”
Zuzendaritzak lan hitzarmen berriaren aurreakordioa sinatu du ELA eta UGT sindikatuekin. LABek «gutxiengoan» sinatu dela jakinarazi du, eta negoziatzen jarraitzeko deia egin du
Ordiziako Osasun Zentroan egiten du lan Sebas Gartziarenak. Azken hilabeteetan koronabirusaren inguruan sortu diren zurrumurruen bueltan aritu da.
Gabirian 1936ko gerran ibilitakoei omenaldia egingo die udalak, bihar. Liburu bat eta ikus-entzunezko bat ere aurkeztuko dute, gai berari buruz. 110 lagun joan ziren herritik
Mikel Beitia (Aizpurutxo, 1966) Urola Garaia Xtrem probako antolatzaileetako bat da. Mendiko bizikleta proba hau bihar egitekoa zen, baina bertan behera gelditu da.
Autobus konpainiek martxotik ekainera bitartean mugimendu handia izaten dute, baina aurten garajean gordeta egon dira. Udari ere ez diote itxaropentsu begiratzen.
Aldaketekin eta segurtasun neurri ugari hartuta, hainbat herritan udaleku irekiak egingo dituzte datorren astetik aurrera. Talde txikietan elkartuko dituzte haurrak, eta aire libreko aktibitateak izango dira nagusi.
Koldo Zubeldia idazle zaldibiarrak 'Bederatzigarrena bederatzi' liburua argitaratu du, orain arteko olerki bildumari 15 lan berri erantsita. Denera, 320 poesiako antologia osatu du. «Etsi gabe, eutsi» da mezua.
Idiazabalen igerileku ondoan dagoen skate parka ere zabalduko dute etzanda egoteko. Erroldatuak ez diren erabiltzaileen kopurua %10era murriztuko dute Ormaiztegin.
Aste honetan ireki behar zuten, baina Beasaingo anbulategian izandako Covid19 kasuak direla eta atzeratu egin dute. Hitzordua telefonoz bakarrik hartu daiteke.
Klubaren egoera ekonomikoa eta denboraldiaren kirol balantzea egingo dituzte. Bilera Urbialde plazako Laboral Kutxaren bulegoetan izango da, 19:30ean.
Hilaren 26tik irailaren 13ra zabalduko dute Ihurreko kanpoko igerilekua. Sasoiko bonuak gaurtik 23ra bitartean atera daitezke.
19:00etan, udaletxeko batzar aretoan dute hitzordua. Hauteskundeak eta hautetsi berriaren berrespena dira eguneko gaiak
Alarma egoera bukatzearekin batera, astelehenean zabalduko dituzte haur parke, frontoi ondoko kantxa eta futbol zelaia, segurtasun neurriekin.
Hiru hilabete pasa dira etxetik kanpoko zuzeneko ekintza kulturalik gabe. Mikel Markez izango da gaur Beasaingo Igartzan, Igartza Musika Online Programaren barruan. Datorren ostiralean Matildak joko du Ordizian.