San Martingo aparkalekuetarako izena eman daiteke
ATAUN // Ataungo Udalak urtebeteko erabilerarekin emango ditu San Martin plazako lurpeko aparkalekuko tokiak. Izena emateko epea ireki du orain, uztailaren 23ra arte. Zozketa uztailaren 27an egingo dute, udaletxean. Urteko erabileragatik 360 euro ordaindu behar da. Bestetik, zabor bilguneetan segurtasun kamerak jarri ditu udalak, narraskeria eta axolagabekeria ohiturak bukatzeko asmoan.













