Aurtzakako dantzariek ez dute San Joanekin kale egin
San Joanetako esku dantzan San Martingo basilikan egin zuten, ekitaldi pribatu batean

Aurtzaka dantza taldeko kideek San Joan tradizioari eutsi eta esku–dantza dantzatu zuten San Martingo elizan. Segurtasun neurri zorrotzekin egin zuten ekitaldia: dantzariek musukoa eraman zuten eta ikusleak mugatuta egon ziren. Zehazki, dantzari bakoitzeko aurrez zehaztutako bi senitarteko joan ziren.
Era berean, Jose Luis Etxezarretak eta Goio Lekuonak lizar adarrak jarri dituzte atarietan urtero bezala.