Beasaingo Gaztetxeak hilabete politikoa antolatu du
Ostiralero hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte. Etzi hasiko dira eta uztaila amaierara arte luzatuko dira

Beasaingo Gaztetxeak uztaileko ostiraletan kontzientzia politikoa garatzeko hitzaldiak antolatu ditu. Besteak beste, drogak eta kapitalismoa, krisia eta gaztedia eta genero problematika jorratuko dituzte. Gainera, dokumentalak ere eskainiko dituzte eta ikastaroak ere egongo dira.
Egitaraua:
Ekainak 26, 16:00: | Graffiti tailerra |
Uztailak 3, 17:00: | Drogak eta kapitalismoa hitzaldia |
Uztailak 10, 17:00: | Ahulki hutsak dokumentala eta, jarraian, presoen egoeraz solasaldia |
Uztailak 16, 17:00: | Krisia eta gazteria hitzaldia |
Uztailak 24, 16:00: | Eskalda ikastaroa |
Uztailak 31, 17:00: | Genero problematika aztertzen hitzaldia |