Beasaingo IAT zentroa aurrera doa
Beasaingo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak gaur sinatu dute Iturralde txiki industrialdeako eremuaren lagapena

Beasaingo Udalak Iturralde txiki industrialdeko 5.300 metro karratuko orubea utzi dio Eusko Jaurlaritzari. Bertan ezarriko da IAT zentroa. Urteak daramatza udalak zerbitzua eskualdera ekarri nahian, ikusirik beharra handia dela. Iazko maiatzean iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak zentro gehiago irekiko zituela. Asmoa aurtengo udaberrian martxan hastea zen baina argi dago atzerapenekin doazela planak. Lagapena doakoa izango da.