Ikasleen telebilera alkatearekin
Olaberriko Herri Eskolako ikasleek bilera telematikoa egin dute Jokin Garmendia alkatearekin. Larrialdi egoerak eragindako kezkak eta herriko hainbat gai izan dituzte hizpide.
Olaberriko Herri Eskolako ikasleek bilera telematikoa egin zuten lehengo astean herriko alkate Jokin Garmendiarekin. Osasun larrialdiak sortutako kezkak azaltzeaz gain, Olaberriko beste hainbat gai atera zituzten haurrek hizpidera: igerilekua, autobus zerbitzua, parkea, udalekuak, festak… Aisialdirako beharrak aipatu dituzte haurrek. Alkateak zalantza guztiei erantzun zien.