San Joanak hasi bezain laster bukatu dira
San Joan bezperako jaia modu xumean ospatu zuten bart arratsean, Urretxuko Santa Barbaran. Txistulariek eta bandak kalejira egin dute, eta sua ere piztu dute, ohi baino txikiagoa izan bada ere. Gaur ez dute erromeriarik egingo.
Urretxuko San Joan festak ohi baino xumeagoak izan dira, jendetza biltzea komeni ez delako. Ekitaldi guztiak atzo egin zituzten eta gaur ez dute erromeriarik egingo. Santa Barbarako ermitan meza egin dute. Bizilagunek loreak bedeinkatzeko aukera eduki dute eta bertsolariek abestu dute. Ondoren, kanpai hotsekin eta txalapartariek lagunduta, Santa Barbarako baserritarrek San Joan arbola ipini dute. Bukatzeko, su txiki bat piztu da. Lehenago, herrian, txistulariek eta bandak kalejira egin dute.
Horra hor Gotzon Aranburuk egindako bideoa. Argazki galeria ikusgai Otamotz webgunean: