Beasaingo dendak ari dira 'Aittugune' bilakatzen
Euskaraldian izena emateko epea zabalik dago eta hasi dira dendak eta elkarteak batzen. Edonork egin dezake bat
Beasaingo saltokiak eta elkarteak hasi dira ‘Aittugune’ bilakatzen. Hau da, uneoro euskaraz aritzeko aukera bermatuko dute. Bai saltzaile edo elkarteko kideen artean eta bai bezeroekin. Izena eman nahi duenak www.euskaraldia.eus atarian eman dezake.