Etxezarreta, 2022 arte txuri urdin
Beasaindarraren kontratua ekainaren 30ean iraungitzen zen. Ehun partida baino gehiago jokatu ditu jada talde donostiarrarekin
Ane Etxezarreta beasaindarrak 2022ra arte luzatu du kontratua. Zehazki, bi denboraldirako berritu du. Izan ere, ekainaren 30ean iraungitzen zitzaion kontratua.
Etxezarretak ehun partida baina gehiago jokatu ditu elastiko txuri urdinarekin. 2015/2016. denboraldian egin zuen debuta eta jarraikortasun handiarekin jokatu du beti. Aurtengoan hamazazpi partida jokatu ditu, horietatik hamabi hasieratik.