Hauteskundeetako ekitaldiak

Hasi da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpaina, eta alderdiak ari dira aurreneko ekitaldiak antolatzen. Hauek dira datozen egunetarako iragarri dituztenak:
Uztailak 8, asteazkena:
- Ordizia. EH Bilduk egitekoa zuen ekitaldia bertan behera gelditu da.
Uztailak 9, osteguna:
- Lazkao. EH Bilduk bizikleta-martxa egingo du, 18:00etan, plazatik hasi eta herrian zehar.
- Urretxu-Zumarraga. EH Bilduk ekitaldia egingo du, 19:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan, Lore Martinez eta Ibai Iriarterekin.
Uztailak 10, ostirala:
- Ataun. EH Bilduk bizikleta-martxa egingo du, 19:30ean, San Martin-Aia-San Martin artean.