Saskigintza eta marrazketa ikastaroak egingo dituzte Seguran uztailean
Izena Segurako udaletxean eman daiteke, edo kultura@segura.eus helbidera idatzita, ekainaren 29a baino lehen. Itziar de la Granjak gidatuko ditu saioak.

Uztailean udako ikastaro eta tailerrak antolatu ditu Segurako Udalak. Saskigintza eta marrazketa saioak izango dira. Interesdunek ekainaren 29a arte dute izena emateko aukera. Saskigintza tailerra hiru zatitan banatu dute: uztailaren 3an eta 4an zume garaikidea erabiliko dute saskirako, eta prezioa 55 euro izango dira; uztailaren 11an eta 12an, aldiz, otzara zabala egingo dute, hau ere 55 euroan; eta uztailaren 17an eta 18an zumearen zurtoina. Azken honek 65 euroko balioa du. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara izango dira, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Marrazketa ikastaroa, bestalde, aire zabalean izango da: uztailaren 1etik 30era, asteazken eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era. Bi asteko saioak 40 euro balio du, eta hilabete osokoak 80 euro.