Harro agertu zen Beasain
LGTBIQ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa eta horren harira Igartzako Jauregia ortzadarrarekin apaindu zuten

Beasaingo herriak bat egin zuen LGTBIQ Pertsonenen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunarekin. Igartzako Jauregiaren fatxada koloretsua da horren isla. Gainera, udalak dozena bat konpromiso hartu zituen:
- Errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituen jendartea lortzea.
- LGTBIQ kolektiboa bistaratzea.
- Administrazio formularioetan aukeraketa binarioak ezabatzea.
- Haur eta gazteen artean aniztasuna oinarrian duten ekintzak eta edukiak lantzea.
- Bullyingari aurre egitea.
- LGTBIQ pertsonen aurkako erasoen inguruko protokolo bat diseinatzea.
- Adinekoek beren aukera sexuala eta genero aukera askatasunez bizi ahal izatea.
- Udal programazioan LGTBIQ kolektiboaren ezagutarazte bidean lagunduko duten edukiak programatzea.
- Kirol eremuan jazotzen diren diskriminazioak amaitzea.
- Covid-19ak utzitako testuinguru berrian berdintasuna bermatzea.
- Eusko Jaurlaritzari LGTBIQ Lege Integrala landu dezala eskatzea.
- Transexualek lan munduan sartzeko dituzten zailtasunei aurre egitea.
Era berean, Beasaingo Udalak eskerrak eman zizkien sexu askapenaren aldeko borrokan diharduten eragile guztiei.