'Pride' filma eskainiko dute Ataunen, Harrotasun Egunarekin bat eginez
LGTBIQ kolektiboaren eskubideen aldeko egunarekin bat eginez, emanaldi berezia antolatu dute Murkondo eta Biboletak elkarteek, bihar gauerako.
LGTBIQ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Ataunen zine emanaldi berezia antolatu du bihar (asteartea) gauerako. Matthew Marchus zinegamile britainiarraren Pride filma eskainiko dute. Benetako gertaeretan oinarritutako istorioa kontatzen du: 80ko hamarkadan, Margaret Tatcherren aginte garaian, meategietako langileen protestek eta gay eta lesbiana talde batenak topo egin zuten; ordura arte inongo harremanik ez zuten bi komunitatek elkar hartuta jarraitu zuten borrokan.
Emanaldia 21:00etan izango da, San Martingo kalostran. Murkondo Kultur Elkarteak eta Biboletak Ataungo emakumeen taldeak antolatu dute saioa, elkarlanean.