Urtsuaran errekan gasoil isuria izan da
Kamioi batek istripua izan du gaur Etzegaraten eta gasoila isuri da Urtsuaran errekara, Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez.

Gasoil isuria izan da gaur Urtsuaran errekan. Hala jakinarazi du Idiazabalgo Udalak, sare sozialen bitartez. Etzegarateko mendatean, N-1 errepidean kamioi batek istripua izan du, eta hark zeraman gasoila errekara iritsi da. Herrigunean ere ikusi dituzte isuriaren aztarnak. Gertaeraren berri Gipuzkoako Urak agentziari eman diotela azaldu du udalak.