Covid-19az solasaldia Lazkaoko mediku eta erizain banarekin
Maialen Atin medikuak eta Maialen Gonzalez erizainak hitz egingo dute gaur, Gerriko atzeko terrazan, Ane Insausti kazetariak gidatuta.

Gerriko kultur elkarteak antolatutako Berriketan solasaldietan, gaur Covid-19 koronabirusari eskainiko diote hitzaldia. Osasungintza publikoan lan egiten duten bi profesional lazkaotar gonbidatuko dituzte azalpenak emateko: Maialen Atin Carrion anbulatorioko medikua eta Maialen Gonzalez Holguera ospitaleko erizaina. Ane Insausti kazetariak gidatuko du solasaldia. Gaur 18:30ean da, Gerriko elkarte atzeko terrazan. Musukoa eraman behar da.