Legazpiko gazteen etxe alokairuak ordaintzeko laguntzak kaleratu ditu udalak
Udalak 15.000 euro bideratuko ditu 18 eta 35 urte bitarteko legazpiarrei zuzendutako diru laguntza horietarako. Eskaerak egiteko epea urriaren 31n amaitzen da.
Legazpin gazteek etxebizitzak alokatzeko udalaren diru laguntza programaren aurtengo deialdia martxan dago, ekainaren 29an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero. Programa 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta alokairua ordaintzen laguntzea du helburu. Aurtengo udal aurrekontuetatik 15.000 euro bideratu ditu udalak guztira laguntza horietarako.
Laguntzak eskatzeko dagoeneko etxe bizitza errentan hartuta izan beharko dute gazteek, edo alokairu kontratua aurtengo irailaren 30a baino lehen sinatuta izan. Gehienez lagunduko den epea 12 hilabetekoa izango da, eta eskatzailearen diru sarreren arabera, hilean 75 eurotik 300 eurora artekoa izango da laguntza
Diru laguntza hauek eskatzeko epea urriaren 31n amaitzen da. Eskaerak udaletxean egin beharko dira.