Ikastaro eskaintza murriztua kaleratu du Legazpiko Bikuña kiroldegiak
Padela, tenisa eta natur inguruko kirol jarduerak dira aurtengo udako eskaintza bakarrak. Uztailaren 3a da izena emateko azken eguna.

Legazpiko Bikuña kiroldegiak udarako eskaintza murriztua egin du aurten, eta padel eta tenis ikastaroak, eta natur inguruneko kirol jarduerak emango ditu aukeran. Gaur da izena emateko azken eguna: kiroldegian bertan, 943 73 12 43 telefonoan, harrera@legazpiko-kiroldegia.info helbidean edo https://egoitza.legazpi.eus/kirolak/ webgunean.
Tenis ikastaroak bi txandatan emango dira, astelehenetik ostiralera: uztailaren 6tik 17ra, 8-11 urte bitartekoentzat (10:00-11:00); eta 20tik abuztuaren 3ra arte, 12 eta 17 urte bitartekoentzat (11:00-12:00).
Padela ere bi txandatan emango da: hilaren 6tik 17ra, 8-11 urte bitartekoentzat; eta 20tik abuztuak 3ra arte, 12 eta 14 urte bitartekoentzat. Hiru ordutegi izango dira aukeran: 10:00-11:00, 11:00-12:00 eta 12:00-13:00.
Bi ikastaroen prezioa 30 eurokoa da abonatuentzat, eta 35 eurokoa gainerakoentzat. Taldeak 8 lagunekoak izango dira.
Natur inguruneko kirol ekintzak ere bi txandatan egingo dira: hilaren 6tik 17ra, 8-11 urtekoentzat; eta hilaren 20tik abuztuaren 3ra, 12-14 urtekoentzat. Ordutegia 10:00-12:30 izango da, eta prezioa, 90 eurokoa bazkideentzat eta 120 eurokoa besteentzat.