Beasain K.E. 11.800 euroko superabita izan du
Bazkideei kuotaren %20a itzultzeko aukera eman arren inork ez du eskatu, eta klubak irabaziekin itxi du denboraldia. Kirol arloan sei baja egongo dira eta bost fitxaketa
Beasain Kirol Elkarteak irabaziak izan ditu denboraldi honetan. Zehazki, 11.800 euroko superabita izan dute. Izan ere, bazkide bakar batek ere ez du eskatu kuotaren %20a itzultzea eta, hala, galerak ekidin ditu. Zuzendaritzak bazkideen jarrera eskertu du.
Kirol arloari dagokionez, datorren denboraldirako taldea eratzen hasi dira. Bastidak, Ibonek, Letamendiak, Aranberrik, Castillok eta Eneko Cortesek taldea utziko dute. Aldiz, 5 fitxaketa egin ditu taldeak: Artetxe, Gelbentzu, Pita, Ordoñez eta Izagirre. 20 jokalariko talde du egun Jose Luis Riberak, eta beste bi jokalari gehiagorentzako tokia du.