Irene Paredesek futbol campusa egingo du Legazpin
Futbolari legazpiarrak 2006 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzako udako campusa antolatu du; uztailaren 13tik 17ra izango da, Bikuña futbol zelaian
Irene Paredes futbol jokalari legazpiarrak, futbol campusa antolatu du uztailaren 13tik 17ra bitarterako. Legazpiko Bikuña futbol zelaian emango da, 09:00etatik 13:00etara, eta 2006 eta 2013
urte bitartean jaiotakoei zuzenduta dago. Izen-emateak campusireneparedes.com webgunean eman behar dira.
Paredesek Legazpin hasi zuen futbol ibilbidea, Ilintxa taldean. Handik lehendabizi Zarautzera eta ondoren Realera joan zen; talde txuri-urdinean hiru urte egin eta gero, Athleticek fitxatu zuen. Beste bost denboraldi egin zituen Bilbon, harik eta PSG talde frantziarrak haren aldeko apustua egin zuen arte. 2016tik dago Pariseko taldean. Iaz antolatu zuen futbol campusa aurrenekoz, eta bigarren ediziorako prest dago aurten.