Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Urretxun
Azken kasua agertu zenetik ia hiru astera, beste positibo bat agertu da Urretxun, gaur Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Koronabirusak hainbat astetako atsedena eman badu ere, gaur kasu berri bat atzeman dute Urretxun, Gipuzkoa osoan agertu den bakarra. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, gaur eguerdian argitaratutako txostenean. Azken kasua, maiatzaren 15ean agertu zen, Urretxun bertan.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik, Urretxun 22 kasu dira orain arte agertutakoak, eta Zumarragan 82. Hildakoak berriz, 15 dira guztira bi herrietan, 1 Urretxun eta 15 Zumarragan.