Lazkaon erreka garbitzeko eguna dute gaur gazteek
Goizean hasi eta eguerdira arte, Agauntza ibaira eroritako eta botatako zaborrak jasoko dituzte. Hamarka lagun elkartu dira, urteroko ohituran.

Lazkaoko Gazte Asanbladak erreka garbitzeko eguna izendatu du, gaurkoa. Urteroko ohitura da Lazkaon, urtean behin Agauntza ibaira botatako edo eroritako zaborrak biltzea. Azken urteetan, gazte taldeak hartu du bere gain langintza hori, eta gaur ere jende dezente elkartu da, borondatetsu, lanerako prest.
Goizeko hamarrak puntuan plazan elkartu dira. Eskularruak eta poltsak banatu, eta herrigunearen goi partera joan dira. Handik beherantz eginez, eguerdirako bukatzeko asmoa dute. Hamaiketakoa egingo dute gero Antsoategin, baita taldeko argazkia ere.

Gazteak plazan, elkartu direnean./Aimar Maiz

Lanean hasi aurretik, taldeko argazkia egunkarirako./A. Maz