Legazpiar bat hil da Arriurdin mendian, Aizkorrin
60 urteko legazpiarrak bihotzekoa izan du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan dute pertsona berpiztu.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, goizeko 10:30ak aldera jaso dute deia. 60 urteko legazpiarrak Aizkorri mendikatean kokatzen den Arriurdi mendia igotzen izan du bihotzekoa. Ertzaintza, suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Unitatea bertaratu dira. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute pertsona erreanimatu eta legazpiarra Arriurdin hil da. Bikuña futbol zelaira jaitsi dute gorpua, helikopteroz.