Arangoitiko energia gastua murriztu egin da sistema geotermikoari esker
Arangoiti adinekoen egoitzaren kontsumo elektrikoaren %18a geotermia sistematik jasotzen da. Udalak plaka fotovoltaikoak jartzeko asmoa agertu du
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/07/geotermia-arangoiti-6-1200x900.jpg)
Arangoitiko adinekoen egoitzako gastu energetikoa txikitu egin da sistema geotermikoari esker. Lurrazalaren beroa aprobetxatzen du sistema honek ura berotzeko, eta honi esker gas eskaria murriztu egin da. Kontsumoak gora egin du azken urteetan egoiliar kopurua ere handiagoa delako.
21012an amaitu ziren Arangoitiko zahar berritze lanak. Orduan ezarri zen geotermia sistema, ordura arteko sistemarekin alderatuz merkeagoa zelako. Alabaina, 2016ra arte ez zen martxan jarri. Azken lau urte hauetan aurrezpena agerikoa da Beasaingo Udalaren arabera, gailuen optimizazioari esker.
Arangoitiko egoitzaren kontsumo elektrikoaren %18a geotermia bidez lortzen da. Datuak hobeak izateko asmotan, udalak plaka fotovoltaikoak jartzeko asmoa iragarri du bai Arangoitin eta baita beste udal eraikin batzuetan.