Beasaingo Udala hauteskundeak seguru egiteko prestatzen ari da
Liburutegia itxita egongo da aste honetan egokitzapen lanak egiteko. Kartazalak etxetik eramatea gomendatzen da
Beasaingo Udala igandeko hauteskundeak segurtasun berme guztiekin egiteko lanean ari da. Liburutegia eta ikasgela itxita egongo dira egokitzapen lanengatik. Izan ere, hautes-mahaien arteko distantziak handitu egingo dira pilaketak ekiditeko. Era berean, segurtasun distantziak mantentzeko eskatu dute udaletik eta musukoak derrigorrezkoa izango dela gogorarazi dute.
Udaletik lasaitasun mezua helarazi dute eta inongo kezkarik gabe joateko bozkatzera. Beasainen hiru hautesleku egongo dira: Murumendi eskola, Loinazpe ikastetxea eta udaletxea.
Kartazala etxetik prestatuta eramatea gomendatzen du osasun sailak.