EH Bilduk EAJri "limosnekin demagogia" egitea leporatu dio
EH Bilduren ustez Beasaingo Udalaren gastu politioa oso handia da eta hobe litzateke gastuak txikitu eta laguntzak handitzea politikarien soldaten zati bat ematea baino
EH Bilduk “limosnekin demagogia” egitea leporatu dio EAJri. Izan ere, jeltzaleek alarma egoera indarrean egon den bitartean jasotako diate eta soldataren %25a Caritasi dohaintzan eman diete. Koalizio abertzaleak azpimarratu du beasaindarrek ez dutela “paternalismoz eta karitateko ekintza sinbolikorik behar, herriak eta herritarren beharrei, egoera zaurigarriagoan daudenei bereziki, erantzun irmoa emango dien udal gobernua baizik”.
EH Bildu kexu da Beasaingo Udalaren gastu politikoa oso handia dela. “Neurrigabeko soldatek gure udaleko ekonomian zein diru xahuketa suposatzen dute”, dio Nerea Manzisidor bozeramaileak. Gastua %30 gutxitzea proposatu zuten otsaileko plenoan, baina proposamena ez zen gauzatu. Orain, salatu dute gizarte larrialdietarako laguntza eskaerak igo egin direla, kiroldegiko bonuak behera egin dutela eta oinarrizko gastuetarako, haur eta menpekoen zaintzarako laguntza lerroak eta mikorenpresetarako laguntza zuzenak ez direla onartu.
Erabaki aldaketa
Koalizioaren arabera, PSE-EErekin batera zinegotzi guztiek soldata murriztea proposatu zuten otsaileko bozeramaile batzordean. EAJtako zinegotziek ordurako erabakia zuten soldata laurden bat murriztea, baina erabaki pertsonala zenez, udal bezala ez zutela publiko egin nahi. Erabakiaren aldaketaren atzean asmo elektoralistak daudela ziur daude.