Suziririk gabeko San Ferminak
Koronabirusaren eraginez, aurten ez dute San Fermin jairik egingo Iruñean. Carlos Mediavillak, ordea, ez dio urteroko hitzorduari hutsik egin, eta txupinazoarena behar zuen egunean ateratako argazkiak bidali ditu.
Suzirik gabe ez da hasten festarik. Eta aurten, Iruñean ere ez dute San Fermin jairik izango. Ez behintzat modu ofizialean. Gaur ziren jaien hasierako suziria botatzekoak, baina koronabirusa dela medio, ekitaldi hori eta festetako gainontzekoak ere bertan behera gelditu dira. Hainbat herritarrek, ordea, ez dute haientzat urteko momenturik handienetako bat dena galdu nahi, eta udaletxeko plazan eta alde zaharreko kaleetan elkartu dira. Jantzi zuriari eta eta zapi gorriari, aurten musukoak ere batu zaizkie, festazaleen uniformeetan. Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak ere, ez du urteroko hitzordua galdu nahi izan, eta Iruñeara joan da gaur; bertan hartutako irudi sorta ederra bidali du: