Diputatuen Kontseiluak A-636 autobideko prezioak onartu ditu
Gaur onartutakoaren arabera, Beasain-Ormaiztegi tartea erabiltzeagatik 0,38 euro ordaindu beharko da (1. mailako ibilgailu astunek 0,61 euro eta 2. mailakoek 0,78), Ormaiztegi-Zumarraga 0,74 euro (1,18 eta 1,50), Urretxu-Bergara 1,41 euro (2,32 eta 2,87) eta Urretxu-Antzuola 0,48 euro (0,79 eta 0,98).
Diputatuen Kontseiluak A-636 (Beasain-Bergara) autobidean bidesariak jartzea onartu du. Orain Gipuzkoako Batzar Nagusien onespena behar dute. Litekeena da batzarrek ere onartzea, bertan EAJk eta PSE-EEk gehiengoa baitute.
Gaur onartutakoaren arabera, Beasain-Ormaiztegi tartea erabiltzeagatik 0,38 euro ordaindu beharko da (1. mailako ibilgailu astunek 0,61 euro eta 2. mailakoek 0,78), Ormaiztegi-Zumarraga 0,74 euro (1,18 eta 1,50), Urretxu-Bergara 1,41 euro (2,32 eta 2,87) eta Urretxu-Antzuola 0,48 euro (0,79 eta 0,98). Beraz, Beasaindik Bergarara joateko, autoek 2,53 euro ordaindu beharko dute. Ibilgailu arinen erabiltzaileek deskontuak izango dituzte. Motozikletek ez dute ordainduko.
EAJ eta PSE-EE alderdien asmoa bidesariak 2022ko ekainaren 30a baino lehen jartzea da. Autobidean hiru arku jarriko dira: Beasaingoak Beasain-Ormaiztegi zatia kobratuko du, Ezkiokoak Ormaiztegi-Zumarraga zatia eta Deskargakoak Urretxu-Bergara eta Urretxu-Antzuola zatiak.