Euskaraldiari atxikipen zabala
Euskaraldiaren aurkezpenean 60 bat lagun elkartu dira. Dagoeneko 42 entitatek eman dute izena 'aittugune' izateko, tartean GOIERRIKO HITZAk.
Euskaraldia erritmo onean doa Beasainen. Dagoeneko 42 entitatek eman dute izena, Aittugune modura –besteak beste, GOIERRIKO HITZAk–. Euskaraz jarduteko eremu babestuak dira aittuguneak eta tartean daude, besteak beste, kirol eta kultur taldeak, eragile politikoak eta askotariko komertzioak. Erauskin Plazan egin zuten herri mailako aurkezpena eta 60 bat lagun elkartu ziren. Azaroaren 20an hasiko da bigarren Euskaraldia.