Gehiengoa osatzeko hiru aukera nagusi aurreikusten dira
Botoak emanda eta zenbaketak eginda, orain beste eragiketa matematikoak burutu eta negoziaketak hasteko unea iritsi da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu duten alderdi politikoentzat, emaitzarik onenak lortu diutzten laurentzat behintzat.
Gehiengo absolutua lortzeko 38 parlamentariren botoa behar da, eta helburu hori jomugan, hiru dira aurreikusten diren aukera nagusiak.
Batetik, EAJk eta PSE-EEk gehiengoa osatuko lukete, 41 legebiltzarkide batuta guztira; gaurko gobernu osaketaren jarraipena litzateke hori, eta aukera gehien lukeen akordioa litzateke.
Bestetik, eta orain arteko akordioek horretarako aukerarik ez dagoela pentsarazten badute ere, EH Bilduk eta EAJk indarrak batuta, 43 legebiltzarkide izango lituzkete bien artean.
Azkenik, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEren balizko akordioak, 38ko batuketa emango luke. .