Luis Mari Garin hil da
Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, Zumarragako Andra Mari Zeruratzearen parrokian
Atzo Luis Mari Garin zumarragarra hil zen, 94 urterekin. Garinek Irimo enpresan lan egin zuen eta herriko hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Antioko Lagunen Elkarteko kidea izan zen, besteak beste. Historiarekin lotutako gaiak oso gustuko zituen eta argazki zaharren bilduma handia utzi du. Argazkian Zumarragako ereserkiaren partiturarekin ageri da. Ereserkiaren bultzatzaileetako bat izan zen. Hileta gaur izango da, 19:00etan, Zumarragako Andra Mari Zeruratzearen parrokian.