Film-serie bat grabatzen ari dira Lazkaoko jauregian
'El Internado: Las Cumbres' telesaila grabatzeko hautatutako eskenatokietako bat da Lazkaoko jauregia. Astelehenetik ari dira bertan, errodajean. Gaur ere, Elosegi kalea itxita egongo da.
Amazon Prime Videok Lazkao aukeratu du El internado: Las Cumbres telebistarako film seriearen grabaketetako agertokitzat. Lazkao jauregian ari dira astelehenetik. Martxoan hasi ziren grabatzen, Iratxeko monasterioan (Nafarroa), eta koronabirusagatik etenda egon da.
2007 eta 2010 urteen artean emititu eta jarraipen handia izan zuen El Internado telesailaren jarraipena da orain grabatzen ari direna. Hau ere, gazte batzuen barnetegian girotutakoa da. Daniela Rubio, Claudia Riera, Paula del Rio, Gonzalo Diez, Carlos Alcaide, Sara Balerdi eta Francisca Aronsson dira aktore berriak. Grabaketa dela eta, Elosegi kalea itxita egongo da, gaur arte.
¿Lo escucháis? ¿Lo sentís?
— El Internado: Las Cumbres (@ElInternado_LC) July 14, 2020
Ya están llegando…
El Internado vuelve a abrir sus puertas,
vuelve el misterio, vuelven al rodaje.
Muy Pronto en @PrimeVideoES. pic.twitter.com/5FJT2fmv17