Olaberriko Arcelor Mittalen lanuzteak, hitzarmen duinaren alde
LAB eta CCOO sindikatuek deituta, mobilizazioak hasi dituzte Olaberriako lantegian, "hitzarmen duina" aldarrikatzeko. Gaur lanuztea egin dute, eta larunbaterako ere deitu dute protesta.
Olaberriako Arcelor Mittal lantegian lanuzteak egiten hasi dira. LAB eta CCOO sindikatuek deituta, aste honetan hiru greba egun egingo dituzte; astelehenean egin zuten lehena, gaur bigarrena izan dute, eta larunbaterako ere deitu dituzte protestak. Lantegiaren atarian bildu dira eguerdian dozenaka langile, “hitzarmen duin baten alde” zioen pankartaren atzean.
Zuzendaritzak lan hitzarmenerako aurre-akordioa adostu zuen ELA eta UGT sindikatuek, baina langileen gehiengoak ezezkoa eman dio akordio horri. LABek eta CCOOk zuzendaritzaren “utzikeria” salatu dute, urtebete baino gehiago baitaramate hitzarmena berri baten eskean. Negoziatzen jarraitzeko deia egin dute bi sindikatuok, eta bitartean, lanuzteekin eta protestekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Soldata igoera, egutegiko aldaketak adostuak izatea, bajak osatzeko sorospen kutxaren biziraupena bermatzea eta errelebo kontratuak egingo direla ziurtatzea eskatzen dute