A-636 eta N-1 errepideen arteko lotunea itxi egingo dute bihar
Bihar goizetik iluntzera arte, itxi egingo dute bi errepideen arteko lotunea. Irungo norantzan doazen ibilgailuek Castilloko eta Ihurreko biribilguneetatik joan beharko dute, norabidea aldatzeko.
A-636 eta N-1 errepideen arteko Beasaingo lotura itxi egingo dute bihar, 08:00etatik 20:00etara, Irungo noranzkoan. Foru aldundiko Bide Azpiegituretako sailak adierazi duenez, hobekuntza lanak egingo dituzte.
Zumarraga aldetik datozen autoak Gasteiz aldera bideratuko dituzte. Castillo Hotelaren aurrean eskuinetara hartu eta GI-3560 errepidetik Olaberriako Ihurre auzora jo beharko dute. N-1 errepidearen gainetik doan zubia gurutzatu eta Ihurreko biribilgunean hirugarren irteera hartu beharko dute ibilgailuek autobide nagusira irteteko. Beasaingo herrigunera ez sartzeko eskatu dute arduradunek, pilaketak ekiditeko.
Alderantzizko bidea, N-1etik A-636ra batetzeko lotunea, zabalik egongo da egun osoan.