Kukai konpainiaren emanaldia, Loinazko San Martin baselizan
'Gelajauziak' ikuskizunak «tradizioa eta modernitatea» uztartzen ditu. Ikuskizuna dohainik izango da, baina edukiera mugatua izango da.
Kukai dantza konpainiak Gelajauziak ikuskizuna eskainiko du gaur, 19:00etan, Loinazko San Martin baselizan. Martin Loinazkoa eta Amunabarro gaurko egunez jaio zen San Martin baselizan, 1566. urtean. Hala, Beasaingo Udalak esanahi berezia eman dio emanaldiari, «tradizioa eta modernitatea» lotu nahian. Gainera, Jon Maia eta Cesc Gelabert koreografoek dantza tradizionalei interpretazio garaikidea eman diete Gelajauziak ikuskizuna sortzeko. Ikuskizuna dohainik izango da, baina edukiera mugatua izango da. Saioa ezingo da zutik ikusi eta une oro musukoa jantzita eraman behar da. Udalak arduraz jokatzeko eskatu du eta sarrera-irteeran pilaketak ekiditeko.