Zaldibian burutu du irakurle taldeak bigarren solasaldia
Koronabirusagatik atzeratutako udaberriko saioa egin dute Zaldibiako Irakurle Taldekoek. Hurrengoa irailaren 10ean egingo dute.
Zaldibiako Irakurle Taldeak lehengo ostegunean egin zuen bigarren juntadizoa, koronabirusak atzeratutako udaberriko saioa. Parke Botanikoan elkartu dira, Eider Rodriguezen Bihotz handiegia irakurrita oldoztutakoak jorratzeko. Hurrengo saioa irailaren 10ean da, parkean, Amets Artzallusen eta Ibrahima Balderen Miñan leituta. Artzallus joango da.