Lazkaon hiru auzotan argiteria led sistemara aldatu dute
LAZKAO // Gurutze, Zubizkitza eta San Prudentzion kaleko argiak led erakoak jarri ditu Lazkaoko Udalak. 110.000 euroko aurrekontua izan du aldaketak, Jasangarritasun Energetikoaren Planaren barruan. Hurrena plazako aparkalekuan, Mikelarren, San Josen eta San Prudentzioko beste eremu batean aldatzeko asmoa daukate.













