Legazpiarrak sexu erasoen aurka altxatu dira
'Legazpin ez dugu sexu erasorik onartzen' lemapean, elkarretaratze jendetsua egin dute, Legazpiko emakume batek jarritako salaketaren harira.
Matraka talde feministak eta udalak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zen atzo arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herria plazan, Legazpin ez dugu sexu erasorik onartzen lelopean. Eraso sexista bat jasan eta gero Legazpiko emakume batek jarritako salaketaren aurrean deitu zuten elkarretaratzea Matrakak eta udalak, gertaera hori gaitzetsi eta gero. Foru aldundiak ere bat egin zuen deialdiarekin eta aurrez udaleko bozeramaleek adostutako adierazpen instituzionalarekin, eta Berdintasuneko foru zuzendari Miren Elgarresta bertan izan zen.