Igartzako udako bisita gidatuak hasi dira eta irailera arte luzatuko dira
Igartzan emakumeek izan duten presentzia, Beasaingo industriaren hastapenak eta mitologia landuko dituzte bisita banatan.
Igartza Monumentu Multzoa ezagutzeko bisita gidatu tematikoak hasi dira. Emakumeen presentzia Igartzan, Industriaren hastapenak Igartzan eta Bisita mitologikoa gaiak jorratuko dituzte, aste bakoitzean bat. Saioak asteazken eta ostegunetan dira, 17:00etan eta 19:00etan, lehendabizikoa euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz. Abuztuaren 20ra arte eskainiko dituzte txangoak.
Jende pilaketak ekiditeko edukiera mugatu egin dute. Horregatik, hitzordua aurrez eskatzea gomendatzen dute arduradunek. Igartzako harrera bulegoko telefono zenbakia 943 087 798 da eta helbide elektronikoa igartza@beasain.eus. Bisita bakoitzaren prezioa lau eurokoa da.
Igartzako Errotan talo ikastaroak ere egongo dira uda honetan. Zehazki, uztailaren 31n eta abuztuaren 14an eta 28an, 17:00etan. Kasu honetan ere aurrez izena ematea gomendatzen dute antolatzaileek.
Liburutegia, goizez
Beasaingo Udal Liburutegia udako ordutegiarekin ari da lanean, jada. Hau da, soilik goizez dago irekita.
Abuztuan sartzerakoan astelehenetik ostiralera ordutegi berdina izango du: 09:00etatik 14:30etara. Asteburuetan itxita egongo da. Irailaren 14an itzuliko da goiz eta arratsalde irekitzera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara.