Santa Ana festarik ez da ospatuko aurten baina San Jose adinekoen egoitzan hildakoen omenez minutu bateko isilunea egingo da suziria jaurti ordez. Udaleko alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute agerraldian.
Goizean Zaldibiatik pasa dira Larraitzera bidean, eta arratsaldean hartu dute beheranzko bidea. Hainbat kamioiez osatutako konboia da.
Udalerri berriak gutxienez 5.000 biztanle izan behar dituela gogoratu du. 2015eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 148 biztanle zituen Itsasok.
Legazpiko sei musika taldek kontzertua egin dute Haztegiko patioan Lekanazpi elkarteak antolatuta. One Way, Lau Lore, Nolanahi, Kontuz Erromeriya!, Nare eta Browstons taldeek jo dute.
Denboraldi berriari begira izen-ematea ireki du Legazpiko judo klubak, eta kirol hori praktikatzera animatzen ditu herritarrak. Instalazio berriak izango dituzte entrenamenduetarako, ikastolako gimnasioan.
Lazkaoko kanpoko igerilekuetan erabiltzaile gutxiago dabil. Hiru ordutegi-txanda, egoteko esparruak eta aurretiko hitzordua jarri dituzte. Masifikazioak ekidin dira.
Sexualitateari, amatasunari edo bikote bizitzari buruzko hiru bakarrizketa eta hiru eszena dira. Ordiziako Herri Antzokian izango da. Antzezlana osasun egoerara egokituta moldatu dute
Azken urtean 1.445 milioi euroko sarrerak izan ditu Beasaingo enpresak. Gipuzkoako lehena da fakturazioan, eta EAEko bigarrena, Iberdrolaren atzetik.
Gaurko egunez zen jokatzekoa Ordiziako Klasikoa, baina COVID-19aren krisiagatik atzeratu egin dute. Urriaren 12an egin ahal izatea espero dute Txapel Gorri elkarteko Jose Luis Sanz ordiziarrak.
Atzo egin zuten itxialdiaren osteko lehen bilera. Fase kontsultatiboan jasotako erantzunak landu zituzten etorkizunean landu beharreko ardatzak ezagutzeko
Igartzan emakumeek izan duten presentzia, Beasaingo industriaren hastapenak eta mitologia landuko dituzte bisita banatan.
Lanak urrian hasi eta martxoan amaitzea aurreikusi dute. Horrez gain, herriko 400 puntutako argiteria Led sistemara egokitzeko proiektua ere onartu dute